martes, 10 de febrero de 2015

POESIA / ERREFRAUA

POESIA
Dolores Redondoren Eskaintza ekaitzari eleberriko pasarte bat ekarri dugu gurera. Aita Sarasolak Salazar inspektoreari esandako hitzak dira:

(…) Herritar gehienek laikoak, agnostikoak edo, are gehiago, ateoak direla aitortzen dute. Baina aitorpen hori ez da erreala. Gizakiak Jainkoa bilatu du mundua sortu zenetik, hura bilatzea nork bere burua bilatzea delako, eta gizakiak ezin dio uko egin bere izaera espiritualari; kontrakoa lau haizeetara oihukatzen badu ere, lehenago edo geroago dogma, doktrina edo araubide existentzial perfektu bati jarraituko dio, horrek emanen baitio jarraibide bat, gogobetetasuna lortzeko formula bat, eta, halaber, unibertsoaren amildegiaren amildegiari eta heriotzaren hutsuneari aurre egiteko babesa. Ateoak izan, edo santuzaleak, edo kontsumismozale irredentistak, edo edozein sinesmen edo modaren jarraitzaile. Berdin da! Gizaki guztiek gauza bera desiratzen dute: bizimodu perfektu eta orekatua izatea. Modu batean edo bestean, halako santutasun bat bilatzen dute, perfekzioa, hau da, munduko arriskuetatik babesteko formula bat (…).

PI LT taldeak bere ikuspuntua eman zion gai horri abesti honetan: HIL DA JAINKOA

ERREFRAUABeldur danak beti daroa begi bat atzera begira

No hay comentarios:

Publicar un comentario