viernes, 6 de febrero de 2015

BI PUNTUREN ONDOREN, ZER?

Askoren ustez, bi puntuen ondoren maiuskulaz idatzi behar da. Salbuespenak salbuespen, uste okerra da hori. Bi puntuen ondoren minuskulaz idatzi behar da, kontrako arrazoirik ez bada behintzat. Adibidez:

  • Oso garbi du urteak bete aurretik zer egin nahi duen: marka ezarri.
  • Hauek dira lau urtaroak: udaberria, uda, udazkena eta negua.
  • Ordubetean bukatu zituen etxeko lanak: hautsa kendu, lisatu eta otordua prestatu.

Ikus dezagun noiz idatzi behar den maiuskulaz:
a) Bi puntuen ondoren datorren hitza maiuskulaz idazten dena denean (izen berezia, sigla...) Honatx adibide batzuk:

  • Ipar Europako herrialdeak ezagutu zituzten: Norvegia, Suedia, Finlandia, Islandia eta Danimarka.
  • Bi irakasgai irakasten ditu: Fisika eta Matematika.
  • Iruñera joan aurretik, herrian bertan egin nituen nire lehen ikasketak: HH, LH eta DBH hain zuzen ere.

b) Bi puntuen ondoren hitzez hitzeko aipamena txertatzen denean (norbaiten hitzak):

Valverde: “Sinestezina iruditzen zait partida hau galdu izana”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario