martes, 10 de febrero de 2015

BERE/BEREN/EUREN BURUA

Neure buruari galdetzen diot esango dugu, eta ez Nire buruari galdetzen diot.

Hirugarren pertsonan, horrela gomendatzen dute erabiltzea:

Singularrean BERE
Harrikoa egiten hasi baino lehen, bainugelara doa, eta ispiluan begiratzen dio BERE buruari luzaroan.

Pluralean BEREN, edo EUREN
Marinelek, ikarak zoraturik, kareletik botatzen zuten BEREN burua; esklaboek ez, arraunetara kateaturik zeuden-eta.

Gazteizen euskaldundutako hiztunek lekuz kanpo ikusi ohi dute EUREN burua Gipuzkoako edo Bizkaiko euskaldunekin elkartzen direnean.

BURUA singularrean erabiltzea gomendatzen dute: geure buruari, zeuen buruari, edo beren buruari, eta ezgeure buruei, zeuen buruei, edo beren buruei. Hala ere, ez da okerra pluralean erabiltzea.

Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Patxi PetrirenaI

No hay comentarios:

Publicar un comentario