lunes, 29 de junio de 2015

DATA nola adierazi

Data ondo adierazteko:

a) Toki- eta denbora-marka osorik ematen denean, bi idazkera hauek aukeran uzten dira, hau da, inesibo edo non marka erabil daiteke edo ez:

· Galdakao, 2015eko ekainaren 24a.
· Galdakaon, 2015eko ekainaren 24an.

Kontuan izan ondorengoa: zenbakia kontsonantez amaitzen bada, -ean erantsiko diogu (bat>batean); bokalez edo diptongoz amaitzean, ordea, -an (bi>bian). Baztertu, hortaz, hain ohikoak ditugun: 4ean,6ean eta horrelakoak.

1ean, 2an, 3an, 4an, 5ean, 6an, 7an, 8an, 9an, 10ean, 11n, 12an, 13an, 14an, 15ean, 16an, 17an, 18an, 19an, 20an, 21ean, 22an, 23an, 24an, 25ean, 26an, 27an, 28an, 29an, 30ean eta 31n.

b) Denbora zenbaki hutsez ematen denean, idazkera hauek ematen dira aukeran:
· 1995/03/07; 1995-03-27; 1995/III/07; 1995-III-27;

Deklinatzerakoan: 1993/03/07ko Euskaldunon Egunkarian; 1993/11/23ko bilera agiriak dioenez… 

c) Ez da ontzat ematen, data arrunta emateko, urtarrilak 20 bezalako formarik. Forma hau aposizioetan bakarrik erabil daiteke. Adibidez:

٭ Ongi esana dago: Datorren urtarrilaren 20an bilduko da epaimahaia.
٭ Gaizki esana dago: Datorren urtarrilak 20an bilduko da epaimahaia.
٭ Baina ongi esana dago: Datorren ostegunean, urtarrilak 20, bilduko da epaimahaia.

ARIKETAK EGITEKO KLITATU HEMEN1HEMEN2 eta HEMEN3

No hay comentarios:

Publicar un comentario