"-ko" eta "-tako" atzizki-formak aipatu behar ditugu gaur. Nola esan?
"hiru kilotako haurra" ala "hiru kiloko haurra"
"Lau hankatako mahaia" ala "lau hankako mahaia"?
Begira, zenbatzaileak zehaztuak edo zehaztu gabeak izan daitezke. Eta oinarrizko izena, berriz, adina, prezioa, neurria, pisua, tamaina edo denbora adierazten duena izan ohi da, gehienbat.
Beraz, hori horrela, Euskaltzaindiak "-ko" atzizki-forma hobesten du, eta ez "-tako".
Alegia, "hiru kiloko haurra" eta "lau hankako mahaia" esan behar dugula!
Halaxe da; "nolako" galderei erantzuten dien sintagmetan, adibidez, edota, oinarrian zenbatzaileren bat ageri denean, beti "-ko" erabili!
Adibide eta zuzenketa batzuk:
"bi urtetako umea" "Bi urteko umea".
"Zazpi segundotako aldea" "zazpi segundoko aldea".
Azken bi adibide:
"lau astetako oporrak" eta "hamabost milioitako etxea".
"lau asteko oporrak" eta "hamabost milioiko etxea".
EUSKALTZAINDIAREN ERABAKIA:
Nolako galderari erantzuten denean, -ko hobesten da, tradizioak erakusten duen eta idazle gehienek segi duten bidetik, eta ez -tako. Oinarrian zenbatzaileren bat ageri denean eta adina, prezioa, neurria, pisua... adierazten duten izenlagunak osatzen direnean ere, -ko hobesten da. Idatz bedi, hortaz, bi urteko umea, hiru kilometroko bidea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario