lunes, 1 de junio de 2015

EMAN aditza gehiegi

Komeni da zaintzea ohiturazko gertatuizan, egon aditzak, horrelako edukiak adierazteko, erdara kaxkarraren morrontza itsuan tonto-tonto erori gabe. Izan ere, gehiegi erabiltzen dugu EMAN aditza.

Erdarazko “producir, ocurrir” eta holakoak, gertakarien berri emateko erabiltzen direlarik, erdara ez dotorean batzuetan “dar” aditzaren bidez adierazten dira. Erdaraz ere erabilera arrunta dela esan daiteke, baina euskarara kalkatua igaro da hainbat hiztunen jardunetan, erabilera guztiz neutroan, edo, are okerrago, erabilera “jaso” moduan.

Arazo hori asko ematen da gaur egungo gizartean.
Arazo hori askotan gertatzen da gaur egungo gizartean.

Kolaborazioan aritzean ondorio onuragarriak ematen dira.
Kolaborazioan aritzean ondorio onuragarriak izaten dira.

Baina ikasmailen artean eman daitezkeen konbinazio bereziak ere kontuan hartu behar dira.
Baina ikasmailen artean egin daitezkeen (gerta daitezkeen) konbinazio bereziak ere kontuan hartu behar dira.

Ariketak HEMEN

No hay comentarios:

Publicar un comentario