lunes, 29 de junio de 2015

SAN JUAN (ura)


Marilanda (Larrabetzu)

Itsaso, erreka eta iturrietako urek, baita garoak, urtean zehar ez dituzten botere bereziak hartzen dituzte egun honetan. Doniane bezperako ura berezia da. Gaueko hamabietan, harriak ogi eta urak ardo bihurtzen omen dira.

Eguna argitu orduko ihintza hartzea eta belar gainean ortozik edo garisoroetan biluzik ibiltzea eta iturrietan aurpegia, eskuak eta oinak garbitzea, ohitura zabala izan da Euskal Herrian. Hau azaleko gaixotasunak (ezkabia, hazteria, legena, etab.) osatzeko edo sendatzeko eta eritasunok norbera ez kutsatzeko ere egiten zen. Nafarroan egun honetako gauerdi edo hurrengo goizean erreka edo iturriren baten bainatzeari sanjuanada deitzen zitzaion.

Bestalde, Nafarroa aldean ere, Doniane bezperako gauean, emakume antzuak iturrira joaten ziren eta ura edan ondoren iturriaren harrietako baten kontra igurtzen zuten sabela, hau eginez gero haurdun geratzeko esperantzan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario