Euskarak ez du generorik; beraz, normalean ez dugu zertan sexistatzat jo gure hizkuntza. Baina gaztelaniak badu, eta “desegoki” ez gertatzeko badituzte estrategia batzuk: bikote astunak (amigos y amigas, los/las funcionarios/as interinos/as); abstrakziora jo eta multzokari baten barruan genero biak sartu:alumnado, electorado; a bildua: trabajador@s...
Generoaren kontu honetan ere, arazoa guk geuk sortzen dugu, zergatik? Euskarak berak dituen baliabideak erabili beharrean, gaztelaniari orpoz orpo jarraitu eta, esate baterako, berak bezala multzokariak erabiltzera jotzen dugulako: el alumnado esango dute los alumnos ez esatearren, eta guk itsu-itsuan ikaslegoa; bada guk baditugu hori esateko bideak: ikasleak, ikasleria, ikasle jendea:
La clase trabajadora ⇓langilegoa. Hobeto, langileak, langileria
El profesorado ⇓irakaslegoa. Hobeto, irakasleak edo maisu-maistrak
La ciudadanía ⇓hiritargoa. Hobeto, herritarrak
La población ⇓bizlanlegoa. Hobeto, biztanleak
EDO…
Los aitas reclaman voz en las aulas
Gaizki dago kalean erabiltzea, baina egunkari baten azalean agertzea… negargarria da.
Agian, luzeegia irudituko zaie “Los padres y las madres reclaman voz en las aulas”.
Euskal gaztelaniak hibrido bat asmatu du genero biak hitz bakarrean elkartzeko: LOS AITAS
No hay comentarios:
Publicar un comentario