Pertsona bat mizkea edo mizkina dala dinogunean, edo mizkatuta dagoala edo bizi dala, batzuetan jateko kontuagaitik esaten dogu, janari gozo guriak baino hartzen ez dituanagaitik, “Delicatessen” deritxegun horreetarikoak.
Baina mizkea, ondo baino hobeto biziten ohituta dagoanagaitik be esaten dogu, berak gura dauen guztia egiten dauenagaitik: “Mizkatuta bizi da hori”. Edo “Mizkerian bizi da” edo “Mizkeriazerreta dago hori”. Mizkaz bizi be esaten da: Jentea mizkaz bizi da gaur –esaten eban gerra denporako eztasunak ezagutu zituan batek, eta ganeratzen eban: gaur mizkaz, eta lehen, ostera, pobreto.
Gehiago irakurtzeko klikatu HEMEN
No hay comentarios:
Publicar un comentario